Zuluaga, goi-bitxigintza

Zuluaga, goi-bitxigintza

“Eguzkilore”, Zuluaga bitxigileek sortutako marka da. Goi-bitxigintzan 50 urtetik gorako jardunbidea dute, eta Bitxigileen Estatuko Elkartearen aintzatespena lortu dute.

Zuloagatarrek euren artisau-bitxigintzaren muinari eustea oinarri hartuta, lan-ildo berritzailea garatu dute, moda, diseinua eta esanahi kulturala uztartzeko asmoz.

Hasierako kezka horrekin eta mitologian duten interesak bultzatuta sortu zen “Eguzkilore” marka, eta tailerrean lehenengo bitxien diseinuak egin zituzten. Diseinu horietanmarka berriaren mamia gauzatu zuten, alegia, estetika ederra baino zertxobait gehiago eskaintzea. Bitxi berriek, distira eta kolorearen bitartez, eguzki-lorearen botere magikoa dakarkigute gogora eta betiko bitxigintzari ikuspegi berria dakarkiote.

Kontzeptu paregabea

Bitxi guztiak, beren berezitasunak (diseinu originala, historia, inspirazioa...) areagotzeko sortu den ontziki batean aurkezten dira, Eguzkilore® produktuen ezaugarrien eta benetakotasunaren bereizgarri.

Aurkezpen horren bidez, Eguzkilore® produkturen bat jasotzen duen orori eskuetan bitxi originala eta esklusiboa duela jakinarazi nahi diogu, baita bitxi hori, gure herriko sinesmenen espirituei buruzko antzinako kondairak eta elezaharrak gogora ekartzeko sortu dela ere.

BABESAREN IKUR

BABESAREN IKUR

Antzina eguzki-lorea etxeko atean esekitzen zen, etxekoak arriskuengatik babes zitzan. Ezagutu inspiratu gaituen elezaharra.

Informazio gehio

Web Design by Domestika