Babesa

Eguzki-lorea etxeko atean esekitzen zen, etxekoak arriskuengatik babes zitzan.

“Eguzki-lorea” du izena, antzinako herritarrek eguzkiaren propietate ongileak zituela uste zutelako, esaterako, bere argiarekin, espirituak, ekaitzak edota beste arrisku ukigarri edo ukiezin batzuk uxatzen zituela.

Euskal mitologian du jatorria, hainbat eskualdetako sinesmen herrikoien sinbologia badu ere.

Kondairazko mundu horretan, etxea babesten duen eguzki-ikurra da eguzki-lorea. Etxea, espazio fisikotzat ez ezik, toki espiritualtzat ere hartzen da. Eguzki-lorearen aurrean, belagileak, iratxoak edo izpiak botererik gabe geratzen omen dira.

Belaunaldiz belaunaldi transmititu diren istorioen bidez bizirik dirau elezaharrak. Zuluagatarrei eguzki-loreari buruzko kondaira kontatzen zioten, eta istorio hori txikitatik jakin izan dute. Laminak (euskal mitologiako pertsonaiak) gauero irteten ziren etxeetako ume txikiak beraiekin eramatera, baina etxeetan sartu ahal izateko, atean esekita zeuden eguzki-loreek zenbat petalo zuten asmatu behar izaten zuten. Hala-hola zenbatzen zutenez, behin eta berriro hasten ziren zenbatzen, kopuru zehatza asmatu gabe. Horrela ematen zuten gau osoa, eguzkiaren lehen izpiak irten eta berehala alde egiten zuten arte. Horrela betetzen zuen eguzki-loreak bere zeregin babeslea.

Bitxi bilakatuta itzuli zaigu garaiotara, eta jatorrietara garamatza, alegia, indar naturalek gure mundu espirituala zuzentzen zuten garai haietara....

BABESAREN IKUR

BABESAREN IKUR

Antzina eguzki-lorea etxeko atean esekitzen zen, etxekoak arriskuengatik babes zitzan. Ezagutu inspiratu gaituen elezaharra.

Informazio gehio

Web Design by Domestika