Antzina eguzki-lorea etxeko atean esekitzen zen, etxekoak arriskuengatik babes zitzan. Ezagutu inspiratu gaituen elezaharra.
Joera sortzen
Markaren proposamena jendearen gustuekin bat etorri da, eta eguzki-lore batekin babesteko antzinako tradizioa gogora ekartzeko.
Euskal Herrian bitxigintzako eta modako erreferentzia bilakatu da, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko auzo entzutetsuenetan dituen bitxi-denden bidez.Eta ekitaldi sozial edo publikoetan pertsona ospetsuek gure bitxiak jarri dituztenez, markaren irudia zabaldu egin da eta bitxiak garaikojoeren artean daude.
Bitxiekonarpen zabala izan dute, gure geografia-eremuaz haraindi. Gainerako markengandik bereizten denez, eskaintza turistiko nabarmenaren artean, bisitarien erosketa-zirkuituen barruan sartu dira bitxiak. Esaterako, Espainiako, Europako, Hego Amerikako edo Ameriketako Estatu Batuetako hiri askotara bidaiatzen dute produktuek, eta hiri horietan ezagutzen eta Interneten bidez eskatzen hasi dira.
Madril, Brusela, Iruñea, Houston edo Bartzelona... edonon, “Eguzkilore”ren elezaharrak benetakotasunagatik erakartzen du.
